XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez: demagun, herri batetako telefonoa duten pertsonen zerrenda dugula eta horietariko baten telefonoa jakin nahi dugula.

Delakoa zerrenda hori arbitrarioki emana baldin badago, guk nahi dugunaren telefonoa topatzeko guztia irakurri behar izatea gerta daiteke.

Bestalde izenen zerrenda alfabetikoki ordenatua badago, erraz topatuko dugu nahi duguna.

Kalkulu Aritmetiko-Logikoa: honek, eragiketa matematikoak eta logikazko eragiketa arruntak (konparaketak e.a.) burutzeko bidea ematen du, baita ere, algoritmoak sortzea kalkulu zailtxoagoak edo konplexuak burutzeko.

Idazketa: informazioaren zabalkuntza, eragiketa garrantzitsua da, zeren eta informazioa banatzea, hartzaile bati ezaguera bat komunikatzea bait da.

Datu-metaketa: hau izatez erregistratze-eragiketa bat da, baina euskarri iraunkor batetan nahi dugun momentu guztietan ateratzeko prest izan dezagun.

Informazioak garrantzi handia du erabakiak hartzeko, honegatik esan dezakegu, Informazio batek, ezaguna eta mugatua den gertaera-multzo batetik, gertaera bat edo batzuk bereizten dituela.

1.3. ORDENADOREEN APLIKAZIOAK.

Ordenadorerik gabe Aurrezki Kutxak, Bankuak, Administrazioa eta abar, itota egongo lirateke paper azpian.

Lantegietan ordenadoreen erabilpena zabalduz doa, lanik astunenak, aspergarrienak, mekanikoenak eta errepikakorrenak eginez.

Gaurko ordenadoreek dauzkaten baldintzak eta ahalmenak erabilkorrak egiten dituzte eta erabilkortasun honegatik oztopo handirik gabe sartzen ari dira gure bizitzan.

Horrela, konturatu gabe onartu dugun biziera berri bat sortu dute: gure banku-kontuak kontrolatzen dituzte, gure nortasunari buruzko zehaztasun guztiak gorde eta bulegoetako lana arindu eta errazten dute eta baita martzianoak hiltzeko jostailu edota ikastolarako kalkulagailu ere izan daitezke.